|

|
 |
likagai baten kalitatea baloratzea, kalitate handiko berezitasun gastronomikoa batez ere, IDIAZABAL gaztaren kasuan bezala, ez da hasiera batean lan erraza.
Gustuaren izarea subjektiboa eta jokoan jartzen diren zentzumenen zehaztasun ikaragarria, gaindiezinezko hesia izan daitezke gazta kalifikatzerakoan. Hala ere, emaitza onak lor daitezke, zentzumenen bidezko analisiaren aurrerapenei eta gazta eredu dei genezakeenaren ezaugarriak zehazteko egin diren ahaleginei esker.
|
Orain gazta ezberdin bi aldera ditzakegu, objektibotasun handiz, edo saia gaitezke,behintzat, kalitate hori halako zehaztasun batez neurtzen, lehenengo batean dastatu, eta hain gogoko izan genuelarik, oroimenak nahitaezko erreferentzia bihurtu duen gazta harekin konparatuz.
Eskuliburu txiki honekin IDIAZABAL zale ezezik, aditun eta jakitun ere bihur zaitezten nahi dugu, hau da, gogoko dutena eta ez dutena dakitenak ezezik, horren zergatien arrazoiak ere ematen dakitenak, plazer hutsa ezagutza bihurtzeko, edo ezagutza bera plazer bihurtzeko gai direnak, alegia.
Gustatuko litzaiguke, halaber, kontura zaitezten gure artzainek zer nolako erronka duten, ingurunea errespetatuz milaka urteko ohiturak mantentzeko eta gure gaztagintzaren tradizioa etorkizunean luzatzeko. XXI. mendean, oraindik ere, kalitate egiaztatua duen produktua eskaintzen digute eta, aldi berean, ez dute galdu betidanik izan garenarekin koherentzia.

|